Zure Alde Txiki

      

Zure Alden kontziliazio ezak dakartzan arazoen jakitun gara. Nahi badugu ere, ez gara denera iristen, eta askotan, arima erdibitzen bazaigu ere, ezin dugu lana eta haurren zaintza benetan bateratu.

Zure Alden errealitate horretaz jabetzen gara, eta oso garrantzitsua da pertsona txiki horiek esku onenetan uztea, beste zeregin batzuk betetzen ari garen bitartean. Horregatik, oso langile prestatuak eta konfiantzazkoak eskaintzen dizkizuegu zure seme-alabez arduratzeko, non eta behar duzunean: ikastetxean jaso, goizean zaindu edo gaizo daudenean eta eskolara joan ezin dutenean edota eskola-oporretan.

Horrez gain, ordukako kanguru-zerbitzua ere badugu, zure bikotekidearekin aisialdiko ordu batzuez edo afari erromantiko batez gozatu ahal izateko.

Kontatu zer behar duzun eta guk bilatuko dugu.

Gaitasun desberdineko pertsonen gizarteratzea

Pertsona guztiek, bere egoera edo gaitasuna edozein dela ere, gainerakoak bezala tratatua izateko eskubidea izan behar dute. Horregatik, Zure Alde, arte eszenikoen bidez gizarteratzeko programa aitzindari batean murgilduta gaude. Txitatoki kooperatibarekin batera, gaitasun desberdinak dituzten haurrei laguntzen diegu ikaskideekin gizarteratu daitezen eta, besteek bezala, eskolaz kanpoko horrelako jarduerak egin ditzaten.