Zure Alde Plus

      

Etxeko arreta pertsonalizatua baino askoz gehiago eskaintzen dizugu.

Nahi baduzu, behar dituzun zerbitzu guztiak koordinatzeaz arduratuko gara (podologia, fisioterapia, erizaintza, psikologia, sexu-laguntza, taxi egokitua…). Guk izapide guztiak egiten ditugu eta profesionalaren kontsultara eramaten zaitugu nahi izanez gero, edo espezialista zure etxera joaten da, hitzordua hartzeko deitzeaz kezkatuta egon beharrik izan ez dezazun.

Gainera, honako hauek ere eskaintzen ditugu:

Hitzaldiak eta ikastaro pertsonalizatuak senideei eta profesionalei, mendekotasuna duten pertsonen zaintza eta tratamendu hobea nola eskaini jakiteko.

Aholkularitza eta neurketa ortopedikoko zerbitzua Gernikan, Bilbora edo beste udalerri batzuetara joan beharrik izan ez dezazun.

– Sektorearekin lotutako produktuen salmenta.