Guretzat, akonpainamendua kalera paseatzera ateratzea baino askoz gehiago da. Gure filosofia adinekoen edo mendekotasun pertsonen gizarte-harremanak, emozioak, segurtasuna, enpatia eta autonomia bultzatzean oinarritzen da.
Pertsona horri berezia dela sentiarazi nahi diogu, bere egoera edozein izanik ere, edozer gauza egiteko gai dela; zinemara joan, itsasoaren soinuaz gozatu, poteora joan edo zirku saio batean parte hartu. Gu han egongo gara, hari laguntzeko eta berak proposatzen duen helburua lortzeko.