Zure Alden kontziliazio ezak dakartzan arazoen jakitun gara. Nahi badugu ere, ez gara denera iristen, eta askotan, arima erdibitzen bazaigu ere, ezin dugu lana eta haurren zaintza benetan bateratu.
Zure Alden errealitate horretaz jabetzen gara, eta oso garrantzitsua da pertsona txiki horiek esku onenetan uztea, beste zeregin batzuk betetzen ari garen bitartean. Horregatik, oso langile prestatuak eta konfiantzazkoak eskaintzen dizkizuegu zure seme-alabez arduratzeko, non eta behar duzunean: ikastetxean jaso, goizean zaindu edo gaizo daudenean eta eskolara joan ezin dutenean edota eskola-oporretan.
Horrez gain, ordukako kanguru-zerbitzua ere badugu, zure bikotekidearekin aisialdiko ordu batzuez edo afari erromantiko batez gozatu ahal izateko.
Kontatu zer behar duzun eta guk bilatuko dugu.