Haur Tailerrak Winter Marketen

Zure Alde txiki tailerrak- Gernika Winter Market

Martxoaren 4, 5 eta 7an Gernikako Winter Market jaialdia ospatuko da. Aurten, aire zabaleko azokaz gain, Zure Alde elkarteak antolatutako haur tailerraz gozatu ahal izango da ere.

Zure Alde Txiki tailerrak

Zure Alde elkarteak haurrentzako tailerrak antolatu ditu Winter Market ekintzaren barruan Gernikako Merkatu Plazan. Helburua umeak ondo pasatzen duten bitartean gurasoek erosketak egiteko edo postuak ikusteko denbora izatea da.

Tailerretan, haurrek eskulan erraz bat egingo dute paperarekin (untziak, olagarroak, komekokosak…) 15 minutuko iraupena izango dute eta ordutegi honetan egingo dira:

Martxoak 4: 17.00etatik 19.00etara
Martxoak 5: 11:00etik 13:00era

Tailerretan parte hartzeko, egunean bertan eman beharko da izena Zure Alderen bulegoan (Ocho de Enero, 1 baxua Gernika).

Oraingo honetan ez da aldez aurretik izena eman behar izango.

Zure Alde

Zure Alde Urdaibaiko pertsonentzako arreta integraleko zerbitzua da.

Familiei arreta pertsonalizatu eta profesionala eskaintzen diegu, beharra duten edozein tokitan. Gure helburua pertsonei sor dakizkiekeen egoerei irtenbidea ematea da.

Besteak beste, hauetaz arduratzen gara:

• Umeen zainketa
• Adineko pertsonei eta mendeko pertsonei laguntzea, behar duten lekutan eta behar dutenean.
• Etxeko arreta eskeintzen dugu, profesionala eta kalitatezkoa.

Edozein adinetako pertsonekin lan egiten dugu, ahalmen fisiko edo psikikoak, gaitasun desberdinak, mugikortasun murriztua edo mendekoa izatea eragiten duen edozein patologia dutelarik.

Informazio gehiago www.zurealde.com.

Haur Tailerrak Winter Marketen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude