Zure Alde Zainketa

      

Nork ez ditu gogoan amamek edo amek ematen zizkiguten ardura horiek gu gaixo jartzen ginenean? Gaur egun, gure eguneroko errutina eta betebehar profesional eta sozialak direla eta, gero eta zailagoa da gehien axola zaizkigun pertsonak zaintzeko behar dugun denbora guztia erabili ahal izatea.

Zure Alden, antzinako amamen lan hori jaso nahi dugu, eta berotasun eta kalitate bera eskaini zure senideen zaintzan.

Zaintzaren arloko profesionalak gara, eta ahalik eta arreta handiena eskaintzeko helburu bakarrarekin lan egiten dugu, pertsona guztiek bizitza oso eta zoriontsu bat izan dezaten, ahalik eta autonomia handienarekin.

Zure lasaitasunerako, guztiaz arduratzen gara eta behar gaituzun lekura joaten gara.

Kualifikazio handiko profesionalak ditugu, egoerara egokitutako arreta pertsonalizatua eskainiko dizutenak, zuk nahi eta behar duzun edozein tokian.

Gure zerbitzuen artean, mobilizazioak, garbiketa pertsonalak, postura-aldaketak, medikamentuen dosifikazioa eta etxe-garbiketa aurkituko dituzu, baina onena gurekin harremanetan jarri eta zure egoeraren berri ematea da.

– Mobilizazioak
– Higiene osoa (dutxak, pertsonaren garbitasuna…)
– Postura aldaketak
– Zainketa Paliatiboak
– Medikazioen kudeaketa eta pastileroak
– Gosariak, bazkariak, afariak

Entzuteko gaude, hitz egingo dugu?