Pertsonak Pertsonak Zaintzen
Zure Alde gara, zaintza arloan 25 urte baino gehiago dituen kooperatiba.
Gure helburu nagusia zure berotasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea sustatzea da. Sor daitezkeen behar guztiei erantzuten diegu.
Arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen diegu gaitasun fisiko edo psikikoetan, disfuntzioan, mugikortasun murriztuan edo mendekotasuna eragiten duen edozein patologia duten edozein adinetako pertsonei.
Gure ibilbide-orria
Patologia kronikoren bat (Alzheimer, Parkinson, hemiplegia…), ebakuntza ondoko fasean edo laguntza behar duen senideren bat baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan. Gure profesional-taldea zure eskaerari erantzuteko zure etxera joango da eta arazoa bertan aztertuz gero, konponbiderik onena proposatuko dizu, aurrekontu pertsonalizatuarekin.
Zure lasaitasunerako guztiaz arduratzen gara, erizaintzako laguntzaileetatik material ortopedikoa neurtzeko aholkularitzara edo etxean egin behar dituzun egokitzapen berezietara.
Kolaboratzaile sare zabala
Gure jarduera Urdaibain kokatzen den arren, hainbat enpresa eta kooperatibekin lan egiten dugu laguntza-zerbitzu zabalagoa eskaini eta Bizkaia osora iristeko. Kolaboratzaile sare zabala dugu (fisioterapeutak, podologoak, erizaintzako laguntzaileak, etxeko langileak, ortopediak, psikologoak, arkitektoak…), sor dakizkizukeen behar guztiei erantzuteko.