Zure Alde Zurekin

      

Guretzat, akonpainamendua kalera paseatzera ateratzea baino askoz gehiago da. Gure filosofia adinekoen edo mendekotasun pertsonen gizarte-harremanak, emozioak, segurtasuna, enpatia eta autonomia bultzatzean oinarritzen da. 

Pertsona horri berezia dela sentiarazi nahi diogu, bere egoera edozein izanik ere, edozer gauza egiteko gai dela; zinemara joan, itsasoaren soinuaz gozatu, poteora joan edo zirku saio batean parte hartu. Gu han egongo gara, hari laguntzeko eta berak proposatzen duen helburua lortzeko.

Familiei laguntza emozionala

Badakigu zein zaila izan daitekeen adineko edo mendekotasuna duen pertsona batekin bizitzea. Hemen gaude zuri entzuteko eta bakarrik ez sentitzeko. Etxean adineko edo mendeko pertsonekin bizitzeko moduari buruzko gomendioak emango dizkizugu, altxatzeko edo oheratzeko moduari buruzkoak, etxebizitza irisgarritasun-arauetara egokitzeko moduari buruzkoak, laguntza ekonomikoei buruzkoak… edo, besterik gabe, zurekin kafe bat hartzeko eta zuri entzuteko han izango gaituzu.

– Ospitalera, mediku kontsultetara, hitzorduak… laguntasuna 
– Paseoak
– Gauak ospitalean eta etxean
– Paliatiboei akonpainamendua

Behar duzunerako, hemen gaude, zurekin, zure ondoan, zure alde.